ZUK AURREZTEN DUZUNA, HEMEN FALTA DA

Proiektu honetan Bizkaiko Foru Aldundia-rentzat sentsibilizazio kanpaina bat garatu genuen, zergak ordaintzearen garrantzia azpimarratzeko.

Kanpainaren helburua zen herritarrak kontzientziatzea zerbitzu publikoak mantentzeko zergen ekarpena funtsezkoa dela ulertaraziz. Gure proposamenean arreta berezia jarri genuen osasun publikoan, zergen bidez finantzatzen den oinarrizko zerbitzu gisa.

Kanpainaren mezu nagusia honakoa izan zen: “Zuk aurrezten duzuna, hemen falta da”, herritarrei erakusteko zergak ez ordaintzeak zuzenean eragiten duela osasun zerbitzuetan eta gizartearen ongizatean.

Mezu honen bidez azpimarratu genuen zergak ordaintzea ez dela soilik betebehar bat, baizik eta gizarte osoaren ongizatean egindako ekarpen zuzena, bereziki osasun-sistemaren kalitatea eta irisgarritasuna bermatzeko.

Horretarako, komunikazio-kanpaina bat proposatu genuen hainbat euskarritan zabaltzeko, herritarren eguneroko errealitatearekin konektatzen duten mezu argi eta zuzenekin.