BRANDBOARD

Proiektu honetan nire marka pertsonala garatzeko brandboard bat sortu nuen, identitate bisualaren oinarriak definitzeko.

Brandboard-ean sortutako logotipoa, kolore korporatiboak (nire kasuan, horia eta urdina), eta aukeratutako tipografiak jaso nituen: Poppins izenburuetarako eta Nunito testuetarako. Elementu hauek guztiak modu koherentean antolatu nituen marka-irudi sendo bat eraikitzeko.

Inspirazio iturri nagusiak uda, itsasoa eta eguzkia izan ziren, eta horiek koloreen aukeraketan eta diseinuaren estiloan islatu nituen.

Gainera, merchandising proposamen batzuk ere garatu nituen marka indartzeko, nire logotipoa eta kolore korporatiboak aplikatuz. Kasu honetan, koaderno bat eta kamiseta bat diseinatu nituen.