MAILCHIMP VUELING

Proiektu honetan Vueling aire-konpainiarentzat email marketing kanpaina bat egin genuen. Helburu nagusia komunikazio promozional bat diseinatzea eta kudeatzea zen, VIP bezeroei zuzenduta, marketin digitalaren benetako ingurune bat simulatuz.

Kanpainaren helburua Bilbo eta New York artean zuzeneko linea berri baten irekiera sustatzea zen, eta abian jartze hau Vuelingeko bezero hautatuentzat aukera esklusibo gisa nabarmendu zen.

Horretarako Mailchimp tresna erabili genuen, eta bertan posta elektronikoko kanpaina sortu eta konfiguratu genuen. Horrez gain, datu-base bat garatu behar izan genuen, kontaktuak hautatu eta antolatuz, helburu-talde esklusiboa osatzeko, kasu honetan Vuelingeko VIP bezeroak.

Lan honi esker email marketinaren funtzionamendua, audientzien segmentazioa eta kanpainak pertsonalizatzearen garrantzia ulertu genituen, bezeroekin komunikazio eraginkorragoa lortzeko.